Zilegi Errusiarentzat, ez Ukrainarentzat

2014ko martxoaren 11
17:09
Entzun

Yurii Klymenko Ukrainak Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadoreak berehala erantzun dio Krimeako Parlamentuaren aldebakarreko independentzia aldarrikapenari; ez dio zilegitasunik aitortu, aldarrikapena egin duen errepublika autonomoko parlamentuak ere zilegitasunik ez duela argudiatuta.

Oroitarazi du Ukrainako behin-behineko gobernuak ez duela aitortu erreferenduma, konstituzioaren eta egun Ukrainan indarrean dagoen legeriaren kontrakoa delakoan: "Lurraldean aldaketak egiteko erabakia Ukraina osoan eginiko erreferendum baten emaitza izan daiteke soilik".

Errusiak, berriz, uste du independentzia aldarrikapenak legearekin bat egiten duela, ohar bidez jakinarazi duenez: "Errusiak guztiz errespetatuko du Krimeako herritarrek erreferendumean erabakitzen dutena, eta, gainera, jakina da OSCEko begiraleak izango direla egun horretan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.