Zentsura

Zinema eta ikusentzunezkoen elkarteek babesa eman diote Medemi eta "askatasunez adierazteko" eskubidea eskatu dute

Zinematografiaren eta ikusentzunezkoen euskal elkarteek agiri bat plazaratu dute gaur Julio Medem zine zuzendari donostiarrari babesa adierazteko eta "profesional ororen adierazpen askatasuna" aldarrikatzeko. Halaber, bihar Goya sarien banaketa ekitaldian Medemen aurka deituriko protesta salatu dute, "bazterkeria eta pertsona eta ideien jazarpenaren mezua" duelako.

2004ko urtarrilaren 30a
19:14
Entzun
Euskal Herriko Ikusentzunezko Ekoiztetxe Independenteen Elkarteak (Ibaia), Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE), Euskal Aktoreen Batasunak, Euskal Zinematekak, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak, eta zinematografiaren eta ikusentzunezkoen euskal sektoreko ordezkariek sinatu dute Zinemaren Espainiako Akademiara eta sektoreko ordezkariei zuzenduriko agiria.

Goya sarien banaketa ekitaldian "Medemi ez" mezua daramaten pegatinak banatzeko ekitaldia salatu dute euskal kolektiboek, eta Medemek, 'Euskal pilota' filmarekin, "beste edozein zinemagilerena bezain errespetagarria den ikuspegia" agertzen duela ziurtatu dute.

Agiriaren sinatzaileen iritziz, "Medemi ez" leloak "bazterketa eta pertsonen eta ideien jazarpen mezu bat darama bere baitan". "Uste dugu ez dela zinemaren festa izan nahi duen Gala batean egon behar, gala hori sormenaren eta pentsamendu-askatasunaren adierazpena delako", adierazi dute.

Halaber, zinematografia eta ikusentzunezkoen elkarteek "hurbiltasuna eta adorea" adierazi diete zinemagile donostiarrari, Alicia Produce ekoiztetxeari eta filmaren lan-talde osoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.