Zinemira saria jasoko du gaur Imanol Uribek

2009ko irailaren 23a
13:25
Entzun
Euskal Zinemaren gala egingo dute gaur 20:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta Imanol Uribe zinemagile eta ekoizleak Zinemira saria jasoko du. Lehen aldiz emango du Zinemaldiaren antolakuntzak Zinemira saria.

Atzo heldu zen Donostiara Uribe, Maria Cristina hotelera. Ez da Zinemaldian jasoko duen lehen saria, 1994an Urrezko Maskorra jaso baitzuen Días contados lanagatik. Mikelen heriotza filmaren estreinaldiaren 25. urteurrenean jasoko du Uribek omenaldia.

Aizpea Goenagak eta Manex Rekartek aurkeztuko dute gaur gaueko Euskal Zinemaren gala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.