Gauean hainbat bider ERISak Fernandezi jazarri zaizkiola azaldu du Askatasunak. Fernandez gose greban egon da uztailaren 25etik. Izan ere, beldur zen Frantziako Poliziak Espainiakoaren esku utziko ote zuen.
Zipri Fernandez 1999ko urriaren 25ean atxilotu zuten Pauen, eta 8 urteko espetxe zigorra eta Frantzian bizitzeko bizi osoko debekua ezarri zioten 2001ean.
Euskal presoak
Zipri Fernandez aske utzi dute Frantzian espetxe zigorra beteta
Zipri Fernadez euskal preso ohi donostiarra etxean da. Gaur goizean utzi du libre Frantziako Poliziak, Behobian. Askatasunak jakinarazi duenez, atzo Lannemezango espetxetik Tarbesekora eraman zuten, eta gaur aske utzi. Nolanahi ere, Tarbeseko espetxean ERIS poliziek gaizki tratatu dutela salatu du Askatasunak: "miatu eta bere gainean bota ziren ahoa ireki nahian; ondoren gauean 5 minuturo esnatu dute". Presoa ohiak gorputzean "hainbat marka" dituela azaldu du Askatasunak, eta salaketa jartzeko asmoa duela azaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu