Bilboko Moyua plazatik Arriaga antzoki pareraino, "zezenketen eta zirku animaliadunen" aurka mobilizatu dira, Animalistak elkarteak antolatutako manifestazioan. Hainbat elkarte animalistak eta Udal Berri Bilboko udal taldeak babestu dute protesta.
Gaur eguerdiko 12:00etan Bilboko Moyua plazan jazoko den manifestaziorako azken prestaketak egiten ari gara. Animaliek zure laguntza behar dute, eta gaur ez gara garrasi egiteaz nekatuko. Bidegabekeria horren #KONTRA#Abolizioapic.twitter.com/UIesBKYBfP
— Animalistak (@Animalistak) 23 de junio de 2018
Bilboko Kale Nagusitik egin duen ibilbidean, animalien "esplotazio bidegabea" salatu dute kartelek, eta "animalien askapena" exijitzeko leloak oihukatu dituzte manifestariek. "Animalien eskubideak" aldarrikatu dituzte.
Oraintxe bertan ehunka pertsona tauromakia eta animaliak dituzten zirkuei uko egiten diote eta honen #KONTRA adierazten dira Bilbon. #Bilbo#TauromakiarenAbolizioa#AnimaliakErabiltzenDituztenZirkuenAbolizioapic.twitter.com/5E05gnDArB
— Animalistak (@Animalistak) 23 de junio de 2018
Bilbon gaude animaliak esplotatzen dituzten ikuskizunen #KONTRA ko manifestazioan ehundaka pertsonekin batera pic.twitter.com/4xWbKuTCh7
— Askekintza (@Askekintza) 23 de junio de 2018
Eskerrik asko guztioi!
— Animalistak (@Animalistak) 23 de junio de 2018
Tauromakia eta animaliak dituzten ikuskizunen #KONTRA MANIFESTAZIOA.#TauromakiarenAbolizioa#AnimaliakErabiltzenDituztenZirkuenAbolizioapic.twitter.com/jhPskfmccI