Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia ostegun honetan izango da, Donostian, Kursaal aretoan (19:00), eta ordutik Ziurtagiriaren Elkarte sortu berriak hartuko du egitasmoa kudeatzeko ardura.
Bai Euskarari Ziurtagiria entitate gehiagorekin batera garatzeko helburuarekin sortu dute elkartea. Horren bidez, proiektu partekatua izango da Bai Euskarari Ziurtagiria. "Elkarlanean eta kalitatean urrats bat egin nahi dugu", esan du gaur elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek. Hainbat eragilek osatuko dute: Kontseiluko erakundeek, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dutenek eta proiektuan lagundu nahi duten eragileek.
Egun berezia izango da osteguneko ekitaldia, ziurtagiria sortu eta zazpi urtera egingo dutelako. "Une berezia da; izan ere, zehazki, 2000. urteko ekainaren 13an sortu zen Bai Euskarari Ziurtagiria", adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Dagoeneko 1.500 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek daukate.
Argazkian, Mendiguren, Gutierrez eta Itxaso Ferreras, gaur (Argazki Press).
Euskara
Ziurtagiriaren Elkartearen txanda
Ostegunean izango Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia, Donostian, eta elkarte horrek izango du agiria kudeatzeko ardura ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu