Hamar urtez hutsik egon den lokal bat okupatu du Zizurko gazte talde batek, eta bertako gaztetxe bilakatu dute. Zizurko Gazte Asanbladak (ZGA) 2003an egin zuen Udalak eskatutako autogestio proiektua, eta aurten aurkeztu du. Zizur Nagusiko Udalak proiektua ez du ontzat eman, eta okupazioaren bideari ekitea erabaki du gazte talde horrek.
Lau egun igaro dira okupaziotik, eta gaur eskaini dute euren lehenengo prentsaurrekoa: "Lokala barrutik zein kanpotik konpondu eta margotu dugu, serigrafia tailerrak prestatu ditugu, olinpiada herrikoiak, zinema, su ikuskizunak eta abar luze bat antolatu ditugu. Ehun gaztek baino gehiagok hartu dute parte egunero proiektu honetan".
Autogestioa aldarrikatzen dutela gaineratu dute, eta Zizurko Udalak jarritako "aitzakiak" kritikatu dituzte. Aurkeztutako autogestio proiektua baztertzean izandako jarreraz “gogoeta egiteko" eskatu die.
Horretaz gain, gaur goizean Nafarroako Foru Polizia gaztetxeraino hurbildu eta hainbat gazte identifikatu dituztela salatu dute.
gaztetxeak
Zizurko Esparru gaztetxeko gazteak dagoeneko ekintzak egiten hasi dira
Zizurko gazte talde batek hutsik zegoen supermerkatu bateko lokala okupatu ostean, Esparru gaztetxea sortu dute. Gaur eskaini duten prentsaurrekoan adierazi dutenez, "urte asko kalean igaro ostean, autogestionatutako leku bat" bilatzea lortu dute "Udaletxean laguntzarik jaso ez arren".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu