Gaur eguerdian bildu dira Alfredo Perez Rubalcaba eta Brice Hortefeux Espainia eta Frantziako Gobernuko Barne ministroak Parisen. ETAren aurkako borroka izan dute hizpide. Rubalcabak ETAren aurkako azken operazioa "bikaina" izan dela nabarmendu du, baina erne egon behar dutela ere ohartarazi du. "Zoritxarrez ETAk bizirik eta atentatuak egiteko asmoekin jarraitzen du". Rubalcabak gaineratu du, ETAren aurkako "operazioak irekita" dagoela. Ez du baztertu gordeleku gehiago aurkitzea.
Beste bi zulo aurkitu dituzte Frantzian
Frantziako Poliziak ETArena izan daitekeen beste zulo bat aurkitu du, gaur Tarn departamenduan. Aste honetan Frantzian atzematen duten hamahirugarren gordelekua da, hain zuzen ere. Bost bidoi zeuden barnean, polizien arabera. Hala ere, ez dute zehaztu zer dagoen edukiontzi horietan. Atzo, beste bi zulo aurkitu zituzten.
Politika
"Zoritxarrez ETAk bizirik eta atentatuak egiteko asmoekin jarraitzen" duela dio Rubalcabak
ETAren aurkako azken operazioa "bikaina" izan dela nabarmendu du Espainiako Gobernuko Barne ministroak. Bestalde gaur, Tarn departamenduan bi zulo atzeman dituzte. Bost bidoi zeuden barnean, polizien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu