ZORNOTZA

Zornotzako erasotzaileetako bi espetxean sartu dituzte

Erasoagatik atxilotu zuten hirugarren gaztea aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du.

Kautelazko neurriekin aske geratu den gaztea, epaitegira sartzen. EFE
2021eko uztailaren 30a
16:20
Entzun

Zornotzako erasoan parte hartzeagatik adin nagusiko hiru gazte atxilotu zituzten, eta horietatik bi kartzelara sartzeko agindu du epaileak gaur. Hirugarrena aske utzi dute, kautela neurriekin. Epailearen aurretik berriro ere igaro beharko du.

Hasieran, zortzi pertsona atxilotu zituzten, baina horietako bost adingabeak zirenez, fiskaltzaren eskuetan geratuko dira. Beste hiru gazteek Durangoko epaitegian deklaratu dute gaur goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.