Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, 09:30 aldera ikusi dute Zornotzako (Bizkaia) mendizalearen gorpua, Orhiko gainaren inguruan. Guardia Zibileko mendiko taldeek, Iruñea, Auritz eta Nabaskoitzeko suhiltzaileek, Foruzaingoak eta Gobernuaren hellikoptero batek parte hartu dute gorpua erreskatatzeko lanetan.
Seber Uriarte Otazua beste lagun batzuekin zebilen mendian, atzo arratsean, argitzeke dauden arrazoiengatik haiengandik bereizi eta desagertu zenean.
Ezbeharra
Zornotzako mendizale bat hil da Orhin
Atzo arratsean eman zuten 28 urteko Seber Uriarte Otazuaren desagerketaren berri, eta gaur goizean hilotz aurkitu dute Orhiko gainetik 200 bat metrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu