Emakume bat zendu da gaur arratsaldean Zornotzan, Bizkaian, autoarekin ezbeharra izanda. Beste emakume batekin autoan zihoala, etxola bat jo du, eta lekuan bertan zendu da 88 urte zeuzkan. Harekin zihoan andrea, gidaria, larri zaurituta eraman dute erietxera.
Beste gizon bat hil da bart gauean Ainhoan (Lapurdi), errepideko istripu batean. Zuraide eta Ainhoa arteko errepidean izan du ezbeharra. 40 urte zeuzkan, eta Ainhoan bertan bizi zen.