Politika

Zornotzan ETAren gordeleku bat aurkitu duela dio Ertzaintzak, "oraintsukoa"

Mendi inguru batean legoke, eta detonagailuak, arropa eta lehergaia izan daitekeen gai batez betetako poltsak aurkitu bide dituzte bidoi batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, ETArena da zuloa, eta duela pare bat egun osatu zuten. Guardia Zibilak Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) beste gordeleku bat aurkitu duela zabaldu du, duela lau bat urte utzitakoa.

2006ko abenduaren 23a
18:05
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, ETArena dela uste duten gordeleku bat aurkitu dute Zornotzan (Bizkaia). Iturri horren arabera, eguerdiko ordubatak laurden gutxi aldera lanetik kanpo paseoan zebilen ertzain batek aurkitu du: bidoi bat lurpean sartuta legoke, eta haren barruan arropa, kanpin denda bat eta lehergaia izan daitekeen hauts bat poltsetan. Aipatutako iturrien arabera, ETAren zulo bat, eta duela pare bat egun erabili zutenaren zantzuak aurkitu dituzte.

Guardia Zibilak, berriz, Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) beste gordeleku aurkitu duela jakinarazi du. Lurperatutako bi bidoitan normalean ehizerako erabiltzen den munizioa aurkitu dutela agertu dute. Nolanahi ere, munizioa hondatuta dago, eta, ondorioz, zuloa duela laubat urtetik erabili gabe dagoela ondorioztatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.