Lan gatazka blokeo egoeratik ateratzeko proposamena jarri die mahai gainean Kristau Eskolak sindikatuei. EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epaia galduta, Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa zuen patronalak, Espainiako lan hitzarmena indarrean jartzeko. EAEko auzitegiak galarazi egin dio hori egitea. Azken proposamenean, sindikatuei eskaini die helegiterik ez jartzea, aurreko lan hitzarmenarekin jarraitzea, baldin eta irakasleek onartzen badute jaso gabe daukaten dirua geroago kobratzea, "finantzaketa publikoa hobetzen denean".
Bilera egin zuten atzo itunpeko ikastetxe erlijiosoetako arduradunek, Donostian. %92,6k babestu zuten proposamen hori.
Eskola bakoitzaren egoera diferentea dela ohartarazi du patronalak, eta, kasu horietan, %0,7ko soldata igoera hori ez ezartzearen alde egin du.