Alexei Miller Gazprom Errusiako gas monopolioaren presidenteak oharra bidali dio Ukrainari. Zorrak ordaindu ezean, ez dio gas gehiago ahalbidetuko Ukrainari. "Gazpromek gas horniduragatik ekainari dagokion faktura pasako dio Ukrainari, eta horrek ekainaren 2a baino lehen ordaindu beharko du. Ez bada ordainketarik, zetro metro kubiko (gas) hornituko zaizkio Ukrainari".
Millerren ohartarazpena Dmitri Medvedev Errusiako Lehen ministroak Millerri egindako ohartarazpenaren ostean etorri da. Medvedevek agindu dio ez dezala Ukrainaren "haurtzain" gisa jardun, eta bihartik bertatik ezartzeko Ukrainari aldez aurretikako ordainketa sistema. "Gazpromek bere esku zegoen guztia egin du egoera hau beste modu batean konpontzeko, nire ustez". Medvedevek adierazi du Ukrainak baduela zor hori ordaintzeko beste diru.
Epe luzerako akordioa Txinarekin
Errusiak Ukrainari gas hornidura eten diezaiokeela jakin den egun berean, Rusia Today hedabideak zabaldu du datorren astean itxi dezaketela Txinak eta Errusiak gas hornidurari dagokion datozen 30 urteetarako akordioa. Anatoli Yanovski Errusiako Energia ministrordeak jakinarazi duenez, hamar urtez aritu dira akordioa prestatzen, eta jada prest legoke, %98an: bi presidenteen sinadura besterik ez da falta, horren arabera.