Zorrotzaurren zentral termikoa jartzearen aurka dago Bildu
BILBO. Zorrotzaurreko planaren arabera bertan eraikitzekoa den zentral termikoaren kontra agertu da Bildu; proiektuari buruzko informazioa ezkutatzea egotzi dio Bilboko Udalari. Martxoaren 16rako bilera irekia antolatu du Bilduk, Ibarrekolandako udaltegian, eta udalbatzari mozio bat aurkeztuko dio, zentrala bertan behera uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu