Gizartea

Zortzi antimilitarista atxilotu dituzte Bilbon, Armadaren aurka protestatzeko Gobernu militarrera sartu direlako

Alemanian Munduko Futbol Txapelketa jokatzen ari dela eta, KEM Kontzentzia Eragozpen Mugimenduko hamaika antimilitarista Bilboko Gobernu Militarrera sartu dira, fubolari jantziak soinean, Espainiako Armadaren aurka partida jokatzeko asmoz. Militarrek, ordea, haietatik zortzi atzeman dituzte eta Guardia Zibilaren esku utzi.

2006ko ekainaren 17a
17:34
Entzun
KEMeko iturriek agertu dutenez, urtebete eta 3 urte arteko espetxe zigorra ezar diezaiekete zortzi gazte horiei, egoitza militarrean bortxaz sartzea egotzita.

Atxilotuetako bakarra da Euskal Herrikoa;gainerako zazpiak, berriz,Espainiakoak —bost Aragoikoak, hiru Madrilgoak eta bat Extremadurakoa—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.