Honako gai hauez hizketan jarraituko dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, oraindik ez baitute adostasunik lortu, haien akordioko testuko azkeneko orrian jakinarazi dutenez.
Hezkuntza. Hizkuntz eredu desberdinen arteko bizikidetza; beharrezko etapetan unitate berrien kontzertazioa, eta beharrezko ez direnetako kontzertazioa.
Politika sozialak. Dotazio publikoaren kontzeptuaren berrikuspena, udalerri eta auzo guztietan alokairuzko etxebizitza publikoak bermatzeko helburuz; alokairuzko etxebizitza bat izateko eskubide subjetiboa.
Autogobernua. Enpleguaren politika pasiboetarako, Gizarte Segurantzaren kudeaketarako eta Lan Ikuskaritzako eskumenen transferentzien eskaera.
Lan harremanak. Enpleguaren politika aktiboetara bideratutako funtsen kudeaketa eredua.
Lurralde antolaketa. PSIS Aroztegia.
Normalizazioa eta bizikidetza. ETArekin izandako harremanagatik zigortutako pertsonen banakako eta taldekako gogoeta errazteko mekanismoak.
Funtzio publikoa. Zuzendaritza nagusien soslaiak eta haiek hautatzeko sistemak.
Hizkuntz politika. Euskararen Lege berria.