Sei gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñean, Udaletxean indarrez sartzeko ahalegina egitea leporatuta. Epainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera, Gazteria aurrera jartzen zuen pankartaren atzetik Udaletxean indarrez sartzen saiatu dira hainbat gazte, eta udaltzainek indarrez aurre egin diete. Espainiako Poliziari esku hartzeko eskatu dio Udaltzaingoak, eta orduan sei gazte atxilotu dituzte, 20 eta 22 urte artekoak. Atxilotuetatik bi gizonezkoak dira, iruindarrak. Beste lauak emakumezkoak; hiru iruindarrak eta laugarrena Amezketakoa (Gipuzkoa).
Gipuzkoan bi atxiloketa izan dira, biak Ertzaintzak eginak: Hernanin 21 urteko Jon Andoni Olano Iradi atxilotu dute, eguerdian, Elkano kalean. Askatasunak agertu duenez, edukiontziak gurutzatzea leporatzen diotela agertu diete ertzainek haren senideei, eta litekeena dela bihar Donostiako Auzitegira eramatea. Arrasaten, berriz, beste gazte atxilotu dute, Gasteizkoa, agi denez, manifestazio bat amaitu ondoren.
Segik Borroka Egunean deitua du gaurko, eta goizean Euskal Herriko hainbat eta hainbat ikastetxetan geldialdiak egin dituzte. Arratsalderako manifestazioak daude antolatuta. Haika-Segi auziaren inguruan Espainiako Auzitegi Gorenak epaiari buruz laster hartuko du erabakia -"talde terrorista" diren edo "legez kanpoko"- eta horri erantzuteko antolatu du Segik Borroka Eguna.
Zortzi gazte atxilotu dituzte Segiren Borroka Egunean
Horietatik sei Iruñean atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Udaletxean indarrez sartzeko ahalegina egitea egotzita. Gipuzkoan, Hernanin eta Arrasaten, beste bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu