Ingurumena

Zortzi hektarea erre ditu sute batek Jaizkibelen

Gaizki kontrolatutako uztondoen erreketa baten ondorioz zabaldu da sua. Otadia zen erretako eremuaren gehiengoa.

2014ko martxoaren 10a
18:37
Entzun

11:00ak aldera jaso du oharra SOS Deiak larrialdi zerbitzuak, eta 15:30ak ingururako sua itzaltzea lortu dute. Jaizkibelen, Pasaia inguruan (Gipuzkoa) gertatu da, eta zortzi hektarea inguru erre ditu. Europapress agentziak zabaldutakoaren arabera, gaizki kontrolatutako uztondoen erreketa baten ondorioz zabaldu da sua.

Erretako eremuaren gehiengoa otadia zen. Hamabi lagun inguruk parte hartu dute itzaltze lanetan, eta talde bat zaintza lanak egiten gelditu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.