Irudia. Mendigorria
ZORTZI HEKTAREA KISKALI DITU SUAK
Mendigorria eta Zirauki artean, Nafarroan, zortzi hektarea inguruko lur eremua erre du sute batek. Herenegun arratsean hasi ziren garrak, eta atzo goizaldean lortu zuten menpean hartzea. Landutako lurra eta basoa erre da. Lau gunetako suhiltzaileak eta hiru aireko erabili zituzten garrak amatatzeko. Parte hartu zuten suhiltzaileetako batzuk bi egun lehenago Arraitzan egonak ziren. Sute handi bat piztu zen asteartean. 200 hektarea baino gehiago erre ziren han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu