gizartea

Zortzi hilabateko ume bat larri atera dute suhiltzaileek Burlatako etxe batetik

Sute bat izan da etxe batean, goizean, eta emakume bat bere seme batekin atera da kalera, baina bestea ezin izan du atera, ke handiegia zela eta.

2013ko irailaren 21a
15:52
Entzun

Bizilagunak, kea ateratzen ikusi, eta ate-joka hasi dira 08:50ean, Burlatako Ezpondoa kaleko etxebizitza batean. Emakume bat atera da handik korrika, lauzpabost urteko semearekin, baina zortzi hilabetekoa beste gela batean zegoen, sehaskan. Suhiltzaileak iritsi arte ezin izan dute umea atera. Keak ia itota, konorterik gabe atera dute, baina oxigenoa jarri, eta lortu dute suspertzea. Larri eraman dute Nafarroako ospitalera. 

Sutea zerk eragin duen aztertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.