Iruñeko Auzitegiak zortzi hilabeteko kartzela zigorra eta 160 euroko isuna jarri dio gizonezko bati, martxoan larrialdi zerbitzuetako mediku bati jotzea leporatuta. Epaiaren arabera erasoaren kategoria "arina" izan arren, funtzionario publiko baten kontrako delitua egin izana egotzi dio epaileak. Delitu horrengatik hiru urte arteko espetxea jar daiteke.
Nafarroako Medikuen Kolegioa izan da epaiketako herri akusazioa, eta medikuei dei egin die halako kasuak salatzeko. Medikuen elkarteak jakinarazi du herri akusazio gisa egon den guztietan epaia bere aldekoa izan dela.