Sexu indarkeria

Zortzi lagun atxilotu dituzte Barañainen, jaietan neska bat bortxatu zutelakoan

Atxilotutako zortzi gazteetako sei adingabeak dira, eta ekaineko festetan neska bat zelai batean bortxatzea leporatzen diete. Neskak salaketa jarri zuen.

2008ko uztailaren 4a
14:18
Entzun
Joan den ekainaren 28an, Barañaingo (Nafarroa) jaietan, zortzi lagunek hainbat bider bortxatu izana salatu zuen biharamunean 18 urteko neska batek. Salaketa horretan oinarrituta, Espainiako Poliziak horiek atxilotu ditu gaur.

Zortzi lagunetatik sei adingabeak dira, eta gainerako biek 18 eta 23 urte dituzte.

Salaketaren arabera, edanda zegoela aprobetxatu, eta Zizurko Zendea kale ondoko agerrera eraman zuten gazteek neska, eta batak bestearen atzetik bortxatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.