Zortzi lagun atxilotu dituzte Uribetxebarria aske uztearen alde egindako protesta batean. Mobilizazioa 11:00 aldera izan da, Donostiako PPren egoitzaren aurrean. Atxilotutakoak egoitzako ateetara katez lotu dira Uribetxebarria presoa aska dezatela eskatzeko.
Ertzaintzak preso eraman ditu, ordena publikoa aztoratzea leporatuta. Atxilotuetako bati ekimenaren buru izatea eta Herrizaingo Sailari protesta horren berri ez ematea ere egozten diote.