EUSKAL PRESOAK

Zortzi pertsona identifikatu dituzte Donostian, presoen irudiak eramatea eta Sorturen kartelak jartzea egotzita

Lekukoek salatu dutenez, Bretxan presoen alde egin ohi duten elkarretaratzera joan dira ertzainak, eta modu txarrean kendu dizkiete presoen irudiak. Sortuk Donostiako gazte auziperatuen alde eginiko kartelak ere kendu dituzte poliziek.

2013ko apirilaren 6a
13:53
Entzun

Ertzaintzak Donostiako alde zaharreko zortzi pertsona identifikatu ditu gaur, hiriko hamabost gazte auziperatuen aldeko kartelak jartzea eta euskal presoen irudiak eramatea egotzita. Lekukoek BERRIAri jakinarazi diotenez, presoen irudiak modu txarrean kendu dizkiete elkartutakoei.

11:30 aldera, lau pertsona aritu dira Sortuk gazte auziperatuen alde eginiko kartelak jartzen. Ertzaintzak jarraitu ditu, eta idenfikatu egin dituzte. Gainera, kendu egin dituzte kartelak.

12:55 aldera, berriz, Bretxan identifikatu dituzte beste lau herritar. Larunbatero elkarretaratzea egin ohi dute leku horretan, eta gaurkoan poliziak joan zaizkie, presoen irudiak zeramatzaten pertsonak identifikatzeko agindua zutela esanaz. Lekukoen arabera, modu txarrean joan zaizkie poliziak, eta argazki bat lurrera bota dute. Presoen irudiak eraman dituzte ertzainek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.