Euskal presoak

Zortzi preso Euskal Herritik lehen baino urrutiagora eraman dituztela salatu du Etxeratek

Espainian egin diren zortzi destino aldaketetatik seitan euskal presoak Euskal Herritik urrundu egin dituztela salatu du Etxeratek. Frantzian, berriz, lautik bi urrundu dituzte, eta bi horiek beste euskal presorik ez dagoen espetxeetan "bakartu" dituzte. Euskal Herritik urrundu dituzten presoak Diego Ugarte, Kepa Urra, Jon Mirena San Pedro, Tomax Insausti, Josu Alvarez eta Ibai Aginaga dira. Frantzian "bakartutakoak" berriz Joseba Imanol Cortazar eta Joseba Segurola. Etxeraten iritzian "bi estatuek heriotzaren eta saminaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute".

2005eko urriaren 5a
15:05
Entzun
Espetxe aldaketa horiek gogor salatu ditu Etxeratek, eta eskaria egin diote eragile, alderdi politiko eta instituzioei: "behingoz euskal preso politikoak estatus politikoa aplikatuta Euskal Herriratuak izan daitezen lanean hasteko, hori baita bidea herri honek behar duen eta, senide eta lagunok horrenbeste desio dugun konponbiderantz pausoak emateko".

Espainiako ondoko espetxe aldaketak egin dituzte: Ibai Aginaga, Alcala Mecotik (Euskal Herritik 500 km) Ocañara (533 km) eraman dute; Dabid Cebrian, Navalcarnerotik (500 km) Villabonara (435 km); Josu Alvarez, Navalcarnerotik (500 km) Curtisera (765 km); Diego Ugarte, Soto de Realetik (444 km) Puerto IIra (1.130 km); Kepa Urra, Curtisetik (500 km) Puerto Iera (1.130 km); Jon Mirena San Pedro, Alcala Mecotik (500 km) Jaenera (805 km); Tomax Insausti, Navalcarnerotik (500 km) Kordobara (870 km); eta Juan M. Igarataundi, Villabonatik (435 km) Mansillara (435 km). Frantzian berriz, hauek: Joseba Imanol Cortazar, Salon de Provencetik (700 km) M.A d´Aix Provencera (750 km); Beñat San Sebastian, Lilletik (1.059 km) Fresnesera (911 km); Zuhaitz Errasti, Nantesetik (560 km) Poitiersera (435 km); eta Joseba Segurola, Villefranche sur Saône-tik (788 km) Lille Sequedin-era (1.059 km).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.