GENERO INDARKERIA

Zortzi sexu eraso egitea egotzita, gizon bat atzeman dute Irunen

Elkarretaratzea egin zuten atzo Irunen, azken asteetako erasoak gaitzesteko.

2015eko otsailaren 1a
08:26
Entzun

Sexu eraso ugari izan dira azken asteetan Irunen, eta Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen gizonezko bat, eraso horiek egini izana leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak 20 urte ditu, eta janari banatzaile gisa egiten du lan; lanerako motorra zerabilen emakumeengana gerturatu eta sexu ukituak egiteko.

Urtarrilaren 4tik 25era bitartean gertatu ziren erasoak; zortzi guztira. Biktimak 15 eta 27 urte artekoak dira, eta bakarrik zeudenean egiten zien eraso. Hain zuzen, Txingudi Anti Sexista plataformak deituta, protesta egin zuten atzo Irunen, eraso horiek salatzeko.

Bestalde, atzo jakinarazi zuen Segurtasun Sailak 41 urteko gizon bat atxilotu zuela Ertzaintzak Irunen bertan, bi andreri eraso egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.