Cabiecesi ustez Kutxabankek egindako ordainketen auzian "euskal kutxek pribatizazio prozesua hasi zutenetik Kutxabank Bankua sortu arteko irregulartasunak, mesede tratuak eta klientelismo politikoa" argitara atera dadin saiatuko dira.
Akusazio gisa aurkeztuta, herritarrei aukera emango diete izan ditzaketen datu eta frogak auzian txertatzeko.
"Kutxabanken pribatizazioan eta euskal kutxen likidazioan atzera egitea exijitzen dugu, izaera publiko eta soziala indartuz eta langileon, aurreztaileen eta euskal jendartearen aurkakoak diren halako egoerak sustraietatik mozteko", esan dute sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek epaitegi aurrean akusazio gisa aurkeztera joan direnean.
'Cabieces auzia'
Zortzi sindikatu eta gizarte eragile akusazio gisa aurkeztu dira 'Cabieces auzian'
LAB, Esk, Steilas, EHNE, Hiru, EKA, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma eta AHT Gelditu Elkarlanaren esanetan, Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafa Alkorta inputatzeaz gain, erabakietan parte hartu zuten "arduradun politikoak" ere epaitu behar lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu