Pedro Mari Olanok ezingo du kargu publiko bat bete zortzi urtean, 2007an Regina Otaola Lizartzako alkateari (Gipuzkoa) heriotza mehatxua egitea egotzita. Hala erabaki du gaur Espainiako Auzitegi Gorenak. Gaitasunik gabe uzteko zigorraz gain, bi urteko espetxe zigorrera ere kondenatu zuten aurtengo otsailean Olano, delitu bera leporatuta.
Gainera, Olanok 12.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Otaolari, epailearen iritziz mehatxuak "kezka, urduritasuna eta ezinegona" eragin ziolako alkateari.
Fiskaltzak eta Otaolaren abokatuak autoritatearen aurkako delitua leporatzea ere eskatu dute, baina Gorenak eskaera hori ez du kontutan hartu.
politika
Zortzi urtean ezingo du kargu publikorik bete, Lizartzako alkateari heriotza mehatxua egitea egotzita
Pedro Mari Olano akusatuak bi urteko espetxe zigorra ere jaso zuen otsailean, delitu bera leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu