Euskal presoak

Zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Iturbiderentzat

2007an Cuevas de Vinroma herrian (Castello, Herrialde Katalanak) ibilgailu bat leherraraztea egozten diote Lesakakoari. Berak ukatu egin du halakorik.

Joseba Iturbide, auzitegietan. MARISCAL
arantxa elizegi egilegor
2018ko abenduaren 19a
14:59
Entzun

Mattin Sarasolak 2008an torturapean egindako deklarazioak oinarri hartuta, urtebete lehenago izandako leherketa batean parte hartzea egozten diote Joseba Iturbide nafarrari. Madrilen ari dira hura epaitzen, eta zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak bere aurka.

2007an 500 kilo lehergailu zeramatzan autokarabana bat zartarazi zuten Cuevas de Vinroma herrian. Akusazioaren arabera, Marina d'Or hirian (Valentzia, Herrialde Katalanak) atentatu bat egiteko erabili behar zuten ibilgailua, baina herritar batek Guardia Zibilari deitu zion, eta segurtasun indarrek ezer susmagarririk nabaritu ez arren, hura beste toki batean zartaraztea erabaki zuten.

Fiskalaren arabera, Iturbidek Sarasolari lagundu zion autokarabana eramaten eta baita hura zartarazten ere. Ordea, Lesakakoak ukatu egin du halakorik, eta adierazi du 2011an sartu zela bera ETAn, eta beraz, leherketa izan zen urtean ez zela erakundeko kide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.