Gizartea

Zortzikiak jaio dira Kalifornian

Ama eta zortzi haurrak ondo daude osasunez. Gaurkoa historiako bigarren kasua da AEBetan.

2009ko urtarrilaren 27a
16:39
Entzun
Sei mutiko eta bi neskato erditu ditu gaur Kalifornian (Ameriketako Estatu Batuak; AEB) emakume batek, Bellflower herrian, eta ama eta zortzi umeak ondo daude osasunez, medikuek jakinarazi dutenez. Hala ere, umeen kasuan hurrengo 72 orduak erabakigarriak izango direla adierazi dute.

Kilo erdia eta kilo eta erdi artean pisatzen dute haurrek, eta haietako bik birika artifiziala behar izan dute. Zesarea bidez erditu ditu.

Los Angeles Times AEBetako egunkariaren arabera, bigarren aldia da herrialde hartan zortzikiak jaio direna. 1988an sortu ziren aurreneko aldiz, Houstonen (Texas). Orduan neskatoak sei izan ziren eta mutikoak bi, eta nesketako bat hil egin zen astebetera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.