Zubiak itxita zeramatzan egun batzuk, eta ez da inor zauritu. Ostegunean, pitzadura batzuk sumatu zizkioten egiturari, eta ixtea erabaki zuten. Goizean goiz gertatu da ezbeharra, 07:20 aldera.
URA agentziak aholkatuta, garabiak eta langileak bidali dituzte zubira gaur arratsaldean. Azpiegitura ibaiaren gainera amildu da, eta presa gisako bat sortu; ibaian goiti ur emaria handitzeko arriskua egon zitekeela azaldu du URA agentziak; zubitik beheiti, berriz, ur emaria txikitu eta kalte egin zezakeen zubiak, errioa trabatzen ari zelako. Horregatik, ibaira eroritako zubi zatiak desegitea eta urari bidea libre uztea erabaki dute.
URA agentziak nabarmendu du gaur premiazko erantzun bat eman duela, baina zubiaren jabetza besterena dela. Hernaniko Udalak hartuko ditu konponketa lanak, heldu den astean.