"Alderdikeriak utzi" eta gizatasunez jokatzeko deia egin diete herritarrek Andoaingo EAJko eta PSEko ordezkariei. Halako proiektu baten aurrean herritarrek duten kezka "handia" dela esan dute, eta OTEI elkarteko medikuek egindako txostena kontuan izanda "arduraz jokatzeko" eskatu diete. Alderdi bakoitzeko zuzendaritzari kezka hori heleraztea, eta beharrezkoa izanez gero zuzendaritzari "jaramonik ez" egitea eta erraustegiaren kontra agertzea eskatu diete, "Lasarteko PSEk egin zuen bezala".
Ipar Haizea plataformak antolatu du Arduraren Aldeko Giza katea, Arrate plazatik hasita. EAJren eta PSEren egoitzetara luzatu dituzte eskuak, eta "errauste plantak ekar ditzakeen arriskuetatik aldentzen laguntzeko" eskatuz, gutun bana eraman dute. PSEren kasuan, herriko zinegotziei eskura eman diete idatzia. Gaur banatu duten gutuna "mugarri" izatea espero dute erraustegiaren auzian.