HONDAKINEN KUDEAKETA

Zubietako erraustegiaren aurkako martxara deitu dute asteazkenerako

Donostiako Sarriegi plazatik abiatuko da, 19:00ean.

Hainbat lagun protestan Zubietan, erraustegia eraikitzen ari diren orubean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 10a
10:49
Entzun

Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu du hilaren 16ko manifestazioa, eta "gaixotu nahi ez dutenen martxa" deitu diote. Izan ere, kexu azaldu dira hondakinak errausteko Zubietan (Gipuzkoa) egiten ari diren plantak osasunean izan ditzakeen eraginez: "Errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen ditu, eta ura, nekazaritzako lurra eta abelzaintza kutsatzen ditu, etorkizuneko belaunaldiak hipotekatzearekin".

Erraustegia eraikitzeko asmoaren atzean "gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia" antzeman dute, eta, antolatzaileen iritziz, "kontsumismo eta baliabide materialen xahuketan oinarritutako ekonomia eredua dira arduradun nagusiak". "Performania" izatea nahi dute, eta, horregatik, mozorrotuta joateko eskatu dute.

Bestalde, salatu dute erraustegiaren bigarren fasea onartu dutela baina oraindik ez dutela publiko egin kontratua: "Zer da ba ezkutatzen dutena?".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.