Zubietako espetxea 2014an irekiko dutela dio Donostiako Udalak
Zalantzarik ez du Donostiako Udalak: 2014. urtean martxan izango da Zubietako kartzela (Gipuzkoa). Martuteneko espetxe zaharra ordezkatzeko eraikiko dute kartzela hori, eta lanak uda honetan bertan hasiko direla jakinarazi zuen atzo Donostiako Hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak. Atzo DonostiakoUdalbatzak oniritzia eman zion Espetxe Ekipamendu eta Azpiegituren Elkartearekin lan hauek hasteko egin duten akordioari, eta urrats erabakigarria egin zuten kartzelako obrak martxan jartzeko. Iruñean eraikitzen ari diren espetxearen «klonikoa» izango dela gogorarazi dute, eta aurki bisita egingo dutela hara, lanak bertatik bertara ikusi ahal izateko. Kartzela berria egitean, zaharra botako dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu