Zubietako planta egiteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoari

Gipuzkoarekin zuen ituna eteteagatik, gatazka politikoa sortu nahi izatea leporatu dio Bilduk Jose Luis Bilbaori

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Hondakinen kudeaketan hartutako konpromisoak bete ditzala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoako Foru Aldundiari; zehazki, Zubietan errauste planta eraikitzeko eskatu dio. EAJ, PSE-EE eta PPren botoei esker onartu dute mozioa. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Pilar Unzaluk «kezka handia» azaldu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan; herrialde horretako zabortegiak «egoera larrian, ia gainezka» daudela adierazi du. Unzaluk aitortu du hondakin organikoak inerteen zabortegietan pila daitezkeela, baina erantsi du Gipuzkoan dauden tankera horretako zabortegiak moldatzea «oso garestia» izan daitekeela.

Zaborren gaineko hitzarmena «zentzurik gabeko borroka politikoetarako» erabili nahi izatea egotzi dio Bilduk Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaori. Gipuzkoak eta Bizkaiak hondakinen kudeaketarako duten hitzarmena ekainaren 12an amaituko da, eta itun hori ez duela berrituko iragarri zuen herenegun Bilbaok. Bestalde, zabortegiak eta errauste plantak baztertzeko, eta zaborrei bestelako irtenbide batzuk emateko eskatzen duen txosten bat onartu zuen atzo Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.