Euroagindua

Zubimendiren eta Berrostegietaren kontrako euroagindu eskaerak onartu ditu Frantziak

Paueko Apelazioa Auzitegiak Araitz Zubimendi eta Unai Berrostegietaren kontrako euroagindu eskaerak onartu ditu. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek egin zuen bi horien kontrako euroagindu eskaera. Zubimendi eta Berrostegieta ez dituzte eraman auzitegira, eta ebazpena zuzenean abokatuei jakinarazi diete. Orain, helegitea jartzeko aukera dute. Ibon Arbuluren kasuan informazio eskari berria egin du tribunalak, eta auzi bat eginen diote martxoaren 1ean. Erabakiaren kontra protesta egingo dute gaur Baionan, 19:00etan San Leoneko itzulgunean.

2005eko otsailaren 18a
14:26
Entzun
Frantziako Poliziak orain hiru aste atxilotu zituen Araitz Zubimendi, Unai Berrostegieta eta Unai Arbulu. Hiru atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek egindako euroagindu eskaeraren harira egin zituzten.

Auroagindu hori onartu edo ez erabakitzeko, epaiketa egin zen Paueko Apelazio Auzitegian, eta fiskalak, Zubimendi eta Berrostegieta Espainiaren esku jartzeko eskatu zion epaileari, "Espainiarengan konfiantza" eduki behar dela argudiatuz. Epaileak fiskalari kasu egin dio, eta Zubimendi eta Berrostegieta Espainiaren esku uztea erabaki. Orain, helegitea jartzeko epea izango dute.

Ibon Arbuluren kasuan berriz, epaileak informazio gehiago "behar" duela uste du, erabakia hartzeko, eta beraz, martxoaren 1erako jarri du epaiketa egiteko eguna. Bitarte horretan, hilaren 28a baino lehen, behar duen informazioa frantsesez bidaltzeko agindu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.