Mendia

Zuhur jokatzen ez duten mendizaleek erreskatea ordaindu beharko dute

2011ko otsailaren 4a
16:34
Entzun
Heldu den ekainetik aurrera mendizale batzuen arduragabekeria zigortuko du Eusko Jaurlaritzak. Mendian edo arrisku kirol bat eginda istripu bat izan eta zuhur jokatu ez dutenek erreskatea ordaindu beharko dute, haren arabera.

Raul Fernandez de Arroiabe Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko kontseilariordeak azaldu duenez, urtean batez beste 98 erreskate egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horretaz gain, 81 mendizaleren bila ateratzen dira. Erreskateak direla eta, Jaurlaritzak hiru milioi eurotik gora xahutzen ditu urtero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.