Hauteskundeen ondorena: Nafarroa

Zuhurtzia eskatu die Barcinak gobernuko kontseilariei kargua hartzean

Gobernua Nafarroaren izate instituzionalaren defentsan oinarritu dela azpimarratu du Nafarroako presidenteak.

Berria.info
2011ko uztailaren 2a
18:17
Entzun

Nafarroako Gobernuko kontseilariek gaur hartu dute kargua. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak ere parte hartu du, eta kontseilariei zuhurtzia, gardentasuna, gertutasuna, elkarrizketa eta arreta eskatu die. UPNko bost kontseilariek hartu dute kargua eta PSNko hiruek.

"Gizartetik datozen ekimenei bereziki irekita egongo den gobernua nahi dut", esan du Barcinak. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren aretoan egin da, eta hainbat agintari eta ordezkari izan dira, tartean, Nafarroako Baikoak eta Bildukoak.

UPNk eta PSNk Nafarroako herritarren gehiengoa ordezkatzen dutela adierazi du Barcinak, eta elkarren arteko ekimen batetik sortu den gobernua dela. "Gure ideologiekiko errespetu osoz, aurre egin beharreko arazo garrantzitsuei irtenbidea bilatzeko behar ziren akordioak lortu ditugu", esan du Barcinak, eta gobernua Nafarroaren izate instituzionalaren defentsan oinarritu dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.