Gaua oso luzea izango da», zioen Partidu Popularreko buruCarmelo Barriok igandean, hauteslekuak itxi eta gutxira. Ordurako lehen inkesten berri eman zuten telebista kate gehienek, eta PP alderdiari ez zioten emaitza onik iragartzen. Hala ere, PPko kideek ez ezik, gainontzeko alderdietako buruek ere zuhurtzia handiz jokatu zuten, eta botoen zenbaketa nahiko aurreratua egon arte inor ez zen ausartu militante eta komunikabideen aurrean agertzera. Gaua luzea izango zela ziotenek, baina, kale egin zuten. Izan ere, komunikabideen inkestekaurrena eta datuek gerora, nahiko goiz azaldu zuten hauteskunde emaitzen mapa zein izango zen.
Bergarako Ekimenekoak izan ezik, Euskal Herrian aurkeztu diren alderdi politiko nagusiek hoteletatik jarraitu zituzten hauteskundeen emaitzak. EAJ, PSE-EE eta EB-IU alderdiak Bilbon izan ziren; Eusko Alkartasuna eta Aralar-Zutik, Donostian; PP, Gasteizen; eta Nafarroa Bai koalizioa, UPN eta Bergarako Ekimenaren sustatzaileak, berriz, Iruñean.
Algara, porrota eta ezinegona
Poztasuna eta tristezia. Garaipena eta porrota. PSE-EEren eta PPren bi aurpegiak. PSOEk Espainian garaipena lor zezakeela eta PSE-EEk 1982. urtetik lortu dituen emaitza hoberenak zituela jakin zenean, sozialisten jarraitzaile ugari Bilboko Domine hotelera gerturatzen hasi ziren. Gaueko 21:30ean Rodolfo Aresek lehen agerraldia egin zuen, sozialisten gorakada adierazten zuten lehen emaitzen berri emateko. Ordurako, garaipena lor zezaketela sinesten hasiak ziren PSE-EE alderdiko kideak. Apurka-apurka emozioa nagusitzen hasi zen sozialisten artean, baina zuhurtziaz, hala ere; azken orduko ezustekoen beldur, ziurrenik. Jose Luis Rodriguez Zapatero garaile agertu zen arte itxaron zuen Patxi Lopezek agerraldia egiteko: «Gaur elkarrizketaren garaia hasiko da», esan zuen ehunka lagunen txaloen artean.
Algararako arrazoirik ez, berriz, Partidu Popularrak aukeratutako Gasteiz Hiria hotelean. Izan ere, PP alderdiak Espainian beherakada nabarmena izan du, eta are eta gogorragoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan jasotako kolpea: 100.000 boto inguru galdu baititu. Mariano Raxoi hautagaiak porrota onartu eta minutu batzuk geroxeago agerraldi publikoa egin zuten Jaime Mayor Orejak, Carlos Iturgaitzek eta Carmelo Barriok, kopetilun. Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako emaitzak «kaskarrak» zirela onartu zuen Mayor Orejak, tonu irmo batez, eta gogoeta egiteko balio behar zaiela aitortu zuen.
EAJk, berriz, askosaz lasaiago igaro zuen gaua. Eta emaitzak jakin ahala, poztasuna nagusituzen Bilboko Sheraton hotelean. Poztasuna, bi arrazoirengatik: batetik Espainiako hauteskundeetan lortutako emaitza hoberenak erdietsi dituelako, eta bestetik «PPren jazarpenaren harresia hautsi egin delako», Josu Jon Imaz EBBko presidenteak gaueko 23:15ean esan zuenez. Jeltzaleek ere tentuz jokatu zuten, eta Raxoik porrota onartu arte ez zuten adierazpenik egin nahi izan. Alderdiko berrehun bat jarraitzailek duela lau urte baino 70.000 boto gehiago erdietsi izana jai giroan ospatu zuten. Kargu publiko ugarik ospakizunarekin bat egin nahi izan zuten, Gabriel Inclanek, Iñaki Azkunak eta Jose Luis Bilbaok, kasu. Beste batzuk, ordea, ez ziren egon: Xabier Arzalluz eta Juan Jose Ibarretxe, besteak beste.Eusko Alkartasunak, berriz, nahiko artega igaro zuen arratsalde hasiera. Telebistetako inkestek Gipuzkoako diputatua Aralar-Zutik-en mesedetan galtzeko arriskua zegoela esateak urduri jarri zituen Eusko Alkartasuneko ordezkari eta jarraitzaileak, nahiz eta Begoña Erraztiren alderdiak ere zuhurtzia eta lasaitasuna eskatu. Boto kontaketak aurrera egin ahala, baina, kezka irribarre eta broma bilakatu zen, EAk eserlekuari eusten baitzion. Poztasunak goia jo zuen ERCren emaitza bikainak jakin zituztenean.EB-IUkoak, bestalde, zapore gazi-gozoarekin geratu ziren. Izan ere, botoetan dezente igo arren, ez zuten Bizkaiko eserlekua erdietsi. Ezustekoetarako aukera ere izan zuten Javier Madrazoren alderdikoek, jokoan zegoen eserlekua behin baino gehiagotan aldatu baitzen eskuz. Azkenean, espero zuten diputatua PSE-EEk eskuratzen zuela ikustean, ezinegona nagusitu zen, eta triste agertuziren gauean hedabideen aurrean eginiko agerraldian.Nafarroa Baik, berriz, pozaren pozez igaro zuen arratsaldea eta gaua, hasiera-hasieratik Madrilen jarlekua lortuko zutela ziotelako emaitzek. Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldian bozkarioa bizi izan zen. Aralar-Zutik-ek, ostera, zer ospatzerik ez zuen izan. Gipuzkoako eserlekuak ihes egin baitzion. Hala ere, lortutako emaitzak pozik jaso zituzten.Bestalde, bidean aurkitutako traba guztien gainetik, «120.000 lagunen babesa lortzea garaipen itzela» izan dela esan zuen Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikideak Txantreako Kaskailueta elkartean, ehunka jarraitzaileren aurrean. Lortutako botoak «120.000 esku zabal» direla esan zuen, independentziaren aldeko oihuen artean. Gainontzeko alderdiek ez bezala, Bergarako Ekimenekoek asteburuon hildako Angel Berruetari eta Kontxi Sanchizi omenaldi xumea egiteko baliatu zuten hauteskunde gaua.
ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK
Zuhurtziaazken unera arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu