Zuhurtzigabekeriagatik hilabeteko alabaren hilketa leporatuta bikote bat atxilotu dute Donostian

Haurra senda agiririk jaso eta medikuen baimenik gabe Frantziako erietxe batetik eramatea egozten diete. Hori dela eta, bikotea bilatzeko nazioarteko agindua emana zuen Frantziako Poliziak.

2007ko maiatzaren 21a
14:54
Entzun
Bikote frantziar bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian,zuhurtzigabekeriaz jokatu eta hilabeteko alabaren heriotza eragin dutelakoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu du bart goizaldean alaba txikia gorpu eraman dutela 34 urteko H.K.k eta 41 urteko N.B.k Donostia Ospitalera.

Medikuek Ertzaintzari eman diote horren berri, eta erietxera joan dira gurasoak identifikatzera. Nortzuk diren ikertzean frantziarrak zirela eta Schengeneko akordioaren araberako bilatze agindupean zeudela ohartu dira. Izan ere, duela egun batzuk Frantziako erietxe batetik eraman zuten alaba, senda agiririk jaso eta medikuen baimenik gabe. Hori dela eta, atxilotu egin dituzte zuhurtzigabekeriak eragindako hilketa leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.