Errepideak

Zuhurtzigabekeriagatik hilketa egotzi diote Bermeon motorrarekin gizon bat harrapatu zuen gidariari

2007ko abenduaren 12a
12:36
Entzun
Zuhurtzigabekeriak eragindako hilketa leporatu dio Ertzaintzak joan den azaroaren 21eanBermeon (Bizkaia) motorrarekin 59 urteko gizonezko bat harrapatu zuen gidariari. Harrapaketaren ondorioz, hil egin zen gizonezkoa, eta gidaria, 21 urteko mutil gaztea, zauritu.

Ertzaintzaren arabera, hainbat lege urraketa egin zituen gazteak: kalamua erre zuela eta lasaigarriak hartu zituela adierazi zuen drogen kontrolak. Horrez gain, ez zuen motorra gidatzeko baimenik, eta ibilgailuak ez zeukan segururik. Halaber, begietako ebakuntza batetik sendatzen ari zen zuhurtzigabekeriagatik hilketa egotzi dioten gaztea.

BI-2235 errepidean gertatu zen harrapaketa, Bermeo eta Mundakaren artean. Ertzaintzaren arabera, 170 bat metroko ikuseremua zegoen harrapaketa gertatu zen lekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.