Atzo Arabako mendietan desagertu zen 62 urteko gasteiztarra onik agertu da gaur goizean Zuñigan (Nafarroa). Ertzaintzak jakinarazi duenez, onik dago eta deia jaso ondoren senideak joan zaizkio bila.
Ostiralan gauean salatu zuen desagerketa familiak, mendira joateko asmoa zuen gizona ez zela itzuli ikusita. Harrezkero aritu da bila Ertzaintza, eta gaur helikoptero bat ere jarri du zeregin horretan. Batik bat Maeztu eta Kanpezu inguruetan aritu dira bila, baita Azazeta eta Opakuako mendateetan ere.
DESAGERKETA
Zuñigan aurkitu dute atzo Araban desagertu zen gizona
Nafarroako herri horretan agertu da goizeko 11:15ak inguruan. Onik dagoela esan dute, eta senideak joan zaizkio bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu