HEGO EUSKAL HERRIKO LURRALDE PLANAK. UROLA .

Zumaia haziko da

GASTEIZ
2005eko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Urola Kostako Zatikako Lurralde Planaren abiapuntua da «oso ondo» ibili ohi dela orain arte eskualde modura. «Gainerako eskualde askok biztanleria galdu duten bitartean, Urola Kostan gora egin du, eta Zarauzko kasua oso nabaria da», azpimarratu du Marin Arregik.

Dokumentuak dio eskualdean bi azpi-zona daudela: kostaldea (Zarautz, Zumaia eta Orio) eta barrualdea (Azpeitia, Azkoitia eta abar). «Planak estrategia bezala ikusten du biztanleria kokatzeari begira kostaldeko lur egokienak agortzen ari direla Zarautz aldean, eta, beraz, kontrolatu beharreko prozesua dela», aipatu du Lakuako Lurralde Antolamendurako buruak. «Zumaiak jokatu beharko luke rol garrantzitsua, eta hazkunde aukera handia duela esaten da».

Azpeitia eta Azkoitia elkartu beharra

Barrualdeari dagokionez, berriz, Azpeitia eta Azkoitia elkartu beharra agertu du. Halaber, zonalde horretan, bizitzeko lur onenak Loiolatik Azkoitia aldekoak direla uste da.

Bestalde, duela urte batzuk bertan behera geratu zen Azpeititik Zumaiarako trenbide sarea berreskuratzeko proposatu du eta baita ere sare hori Goierri aldean Renfek duenarekin lotzeko, garai batean abian izandako Azkoitiatik Zumarragarainoko tartea ari dadin.Gipuzkoako Foru Aldundiak oniritzia eman dio Urola Kostako dokumentuari. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak du, eta testu bateratua egingo du datozen hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.