Bereziki Zumaiakoek (Gipuzkoa) espero zuten albistea gertatu da gaur: Zumaia Workshop 2007 kongresua egiten ari dira han, eta herriko flysch-ari Paleozenoko estratipo izendapena eman diote eta ez beste hautagaiari, Egiptoko azaleratze batzuei. Arratsaldeko bostetan emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute hori.
Beraz, Itzurunek (argazkian) mundu mailako zientzialari garrantzitsuenen ezagutza ofiziala dauka gaurtik. Izan ere, munduko 30 geologo bildu dira Zumaian. Bihar arte iraungo du kongresuak.
Joan den urtean Bilbon Euskalduna Jauregian Climate and biota of the early Paleongene kongresuan parte hartu zuten geologoek Zumaiara egindako bisitaren arrakasta ikusita, EHUko Estratigafria eta Paleontologia Sailak, Eusko Jaurlaritzaren, Zumaiako Udalaren eta Algorri Interpretazio Zentroaren babesarekin, Zumaiako flysch-ari mundu mailako aitortza eman diote.
Paleozenoa, gutxi gorabehera, duela bederatzi milioi urte kokatzen den aroa da. Hain zuzen ere, orain dela 65 milioi urte dinosaurioak desagertu zirenean hasita, lurrak jasan duen azkeneko beroketa globalaren arteko urte tartea hartzen du paleozenoak, eta hiru arotan zatituta dago.
Lurraren adin tarte bakoitzaren mugak ofizialki munduko lekuren batean definituta daude. Horietako leku bakoitza adin tarte horretako azterketak egiten direnean erreferentzi gisa erabiltzen da. Zientzialariek 'estratipo' deitzen diote leku horiei. Izendapen hori jasotzen duen lekua estrategikoa izan ohi da, garai zehatz horretako ezaugarriak ikusteko aukera ematen baitu.
Euskal Herrian ez dago horrelako beste izendapenik.
Ingurumena
Zumaiako 'flysch'-ari eman diote Paleozenoko estratipo izendapena
'Zumaia Workshop 2007' kongresuan hartu dute erabakia munduko 30 geologok, eta arratsaldean jakinarazi dute. Beste hautagaia, Egiptoko azaleratze batzuk ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu