EZBEHARRA

Zumaiar bat hil da Bernedon, zuhaitzak kimatzen ari zela erorita

Atzo iluntzean gertatu zen ezbeharra, Bernedoko udalekuetan. 29 urte zituen hildako gazteak.

2012ko urriaren 6a
15:25
Entzun

Zumaiako gazte bat hil zen atzo arratsean Bernedon (Araba), zuhaitzak kimatzen ari zela erorita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak BERRIAri baieztatu dio atzo 20:45 aldera gertatu zela ezbeharra. Gaztea arbolak kimatzen ari zen Bernedoko udaleku irekietan, boluntario. Nola ez dakitela, zuhaitzetik erori zen, eta, kolpearen ondorioz, lekuan bertan zendu zen. 29 urte zeuzkan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.