sutea

Zumarragako geriatrikoan sua piztu da, eta erietxera eraman dituzte hamazazpi lagun

00:40 inguruan piztu dira garrak, Lamorous-Argixao geriatrikoko bigarren solairuko gela batean. Ospitalera eraman dituztenak ez daude larri.

2017ko azaroaren 23a
12:33
Entzun

Ordubete inguruan itzali dute sua hara joan diren suhiltzaileek, baina, ke asko zabaldu denez, hura arnastuta ondoezik zeudenak erietxera eraman dituzte.

Zumarragako (Gipuzkoa) Lamorous-Argixao geriatrikotik 23 pertsona atera dituzte, eta haietatik hamazazpi ospitalera eraman dituzte. Donostia, Mendaro, Arrasate eta Zumarragako ospitaleetara, hain justu. Inor ez dago larri. Zumarragara eraman dituzten zortzitik bosti, adibidez, senda agiria eman diete jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.