Otxarkoagako hilketak

Zumarragako zentroan sartu dute atzemandako hirugarren gaztea ere

Bizkaiko adingabeen fiskalak deklarazioa hartu die gaur, bigarren aldiz, indarkeriazko hilketarekin zerikusia duten hiru adingabeetako biri. Adingabeen zentroen ikuskatzeak areagotu dituela jakinarazi du fiskalak.  

Pasa den ostiralean Otxarkoagan hilketengatik protesta egiteko egin zuten bilkura. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 24a
17:33
Entzun

Bilboko Otxarkoaga auzoko bikotearen hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako hiru adingabeetako bik Bizkaiko adingabeen fiskalaren aurrean deklaratu dute gaur, bigarren aldiz. Hilketaren ustezko egilea da horietako bat; 14 urte ditu, eta Zumarragako zentroan da astelehenaz geroztik. Bigarren adingabeak, berriz, 16 urte ditu, eta hildako bikotearen etxetik gertu bizi da, Otxarkoagan bertan. Deustuko ertzain etxean igaro du gaua, eta fiskalaren aurretik pasatu da gaur berriz ere. Deklarazio horien ostean, hain zuzen, Zumarragako adingabeen zentrora bidali du hura ere.

Ertzaintzak ez du oraindik itxitzat eman ikerketa. Atzo bertan, miaketak egin zituzten gaztetxoen etxeetan, Otxarkoagan, haiek bertan zirela. Bizkaiko adingabeen fiskalak jakinarazi du adingabeen zentroen ikuskatzeak areagotu dituela.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.