Erlijioa

Zunda nasograstikoa ezarri diote Aita Santuari, elikatu ahal izateko

Ebakuntza egin diote Joan Paulo II.a Aita Santuari, elikatu ahal izateko zunda nasogastrikoa ezartzeko. Joaquin Navarro Valls Vatikanoko bozeramaileak agertu duenez, irensteko arazo handiak ditu Joan Paulo II.ak, eta, horregatik, azkenean, sudurretik urdailera doan zunda jartzea erabaki dute. Ebakuntzaren helburua Aita Santua bizkortzea dela nabarmendu du Navarro Vallsek. Gaur leihotik agurtu ditu jarraitzaileak, baina keinuka, hitzik ez baitzaio atera.

2005eko martxoaren 30a
15:03
Entzun
Atzo zabaldu ziren zurrumurruak egia bihurtuz, ebakuntza egin diote gaur Joan Paulo II. Aita Santuari. Zehazki, zunda nasograstikoa ezarri diote, irensteko dituen arazoak saihestu eta elikatu ahal izateko.

Ebakuntza egin baino bi ordu lehenago,Vatikanoko San Pedro plazako egoitzako leihora hurbildu da atarian bildutako ehunka jarraitzaile agurtzera. Eskuarekin bedeinkatu ditu, hitzik esatea ezinezkoa izan baitzaio.

Atzo, Vatikanoko iturriek jakinarazi zuten asteazkenetako ohiko audientziarik ez zuela egingo gaur Aita Santuak. Hori dela eta, osasun kaskarrari buruzko zurrumurruak areagoatu egin ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.