Iruñean presoen argazkiak zituen Zurgai tabernako arduraduna eta zerbitzaria «terrorismoa goratzeko» eta «desobedientzia» delituetatik absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.Epaimahaiaren arabera, tabernako zerbitzari Izaskun Goñik eta Daniel Burgos nagusiak delituok egin zituzten «ebidentziarik» ez dago, ezta argazkietako presoek egindako «krimenak» justifikatu zituztela adierazteko frogarik ere. Tabernetan paratutako argazki eta kartelekin presoei «gertutasuna» agertu nahi zietela dio epaiak, eta horrekin ez zela goratu «terrorismoa».
Epaiarekin ados ez dagoelako, boto partikularra eman du Nicolas Poveda epaileak. Haren ustez, zalantzarik ez dago bi lagunek ETA goratu eta omendu zutelapresoen argazkiak erakustean.
Zurgai tabernako kideak absolbitu egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu